XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurrez, 202 km2 besterik ez ditu ta 49 erri bi Udaletan bildurik.
Udalok, Trebiño ta La Puebla de Arganzon dira.
Trebiño`ren benetako izena-lenengoa beintzat bai - UDA da.
Nondik datorkion izen au?.
Konde-lur au zearkatzen duan errekatxoak orrelaxe bai zuan bere izena.
Zoritxarrez, apurka-apurka ta gaztelaniari esker, errekaren izena ere galtzen joan da, ta gaur egun
3.000 biztanle ditu TREBIÑO`k guztira.
Ta bertako zaindaria Formerio Deuna da.
Santu berezia auxe ta guztiz maitatua.
Lurra, garai batean aberatsa ba`zan ere, gaur egun naiko legorra ta utzia aurkitzen da.
Industriaren erreztasunak jende asko, sendi osoak itagi, atxur, mando, golde ta areak uztera beartu ditu.
Geienak Gasteiz`era jetxiak dira, bakar batzuk Burgos`era.
Jantzi ta oiturak, berriz, Arabakoen antzekoak dira.
Gauza guztietan, eginkizun zibillekoetan Burgos`i lotua baldin ba`dago ere, Eliz-barruti bezala Araba`koa da.
Trebiñotarrak arabar (euskaldunak, beraz) sentitzen dira, gazteak batez ere.
Edozein etxetan sartzen zeralarik ere, Lauburu, Ikurria beste euskal ezaugarriak ikustea ez da batetxo ere arritzekoa.
Burgos`ek TREBIÑO ez du askatu nai.
Beretzat nai du ta ez beste iñorentzat.
Eta ematekotan, beste lurralde baten truke izango litzake.
Zein ote dago prest bere ama utzi ta ama-ordezko batengana iges egiteko?.
Eta nork du eskubide seme baten askatasuna galerazteko?.
Euskal izenakOna emen beste datu bat TREBIÑO Euskalerriari lotua dagola adierazten diguna Konde-lur ontako izenen euskal kutsua, euskaltasuna obeto esanik.
Izen oiek, bat baiño geiago dira, noski.
Ikusi ditzagun, beste askoren artean, bakar batzuk: Argote, Galbari, Laño, Uzkiano, Saseta, Arluzea, Markina (gaur Markinez), Arrieta, Marauri.
Beste askok, berriz, galdua dute euskal izena, gaztelaniaren onerako.
Jakingarriak Kondairari jarraituz, eta Araba`koa dan ala ez eztabaidari utzirik, ikus ditzagun beste zenbait jakingarri.Naparroa utzi (edo utzi erazi) ta Castilla`ri lotu zanean, independiente bezala gelditu zan.
Esan bezala, 13`gn gizaldiaren asieran gertatu zan au dana.
Lurrak neurtu ta mugatzean, Zaldiaran`go Gaztelu`raño mugutua izan zan.